Gurien beuen makiñie laniena, neuk ikusi ttut, ori ardidxek, e, lanias eitte ben, goruek ero, gure amak esaten sittuen, gorularidxek eta lantzien etxe baten eta selan ibiltten sien, gurien beuen makiñie orretakue” – (Gurean bazegoen makina artilearena, neuk ikusi ditut, hori ardiak, artileagaz egiten zuten, goruak edo, gure amak esaten zituen, gorulariak eta lantzean etxe baten eta zelan ibiltzen ziren, gurean bazegoen makina horretakoa)
An esa oskuen an eroyen katxarro bat, aridxas goitti bera, da gorue sala esa eben da” – (Han esan ziguten han eroan katxarro bat hariagaz goitik behera, eta gorua zela esan zuten eta)
Bai, katxarro bat san alan, da gero makilla bat andik goittik eta, ene ori gorue da! esate ben da ba, oixe!” – (Bai, katxarro bat zen hala, eta gero makila bat handik goitik eta, ene gori gorua da! esaten zuten eta ba, horixe!)
