A ba guk irebastie gerrie! bueno! gudaridxek gendusen guk lagunek, guk gudaridxei, laguntze geuntzen orduen, emen be egon sien ango komentue euena emen karmelitena, emen beyen, gero an godxen ei eben, oin bota dabe an be, bañe amen euen, ba kendu sittuen mojak da ei eben kuartel, bañerie euen, bañerie ur atzas, bueno orrena, da ori be kuartel ipiñi eben, da amen milisiano asko eon san, etorte sien arrautzatan da, ba danetan, bueno guk asko estimeta gendusen milisianuek, asko!” – (A ba guk irabaztea gerra! beno! gudariak genituen guk lagunak, guk gudariei, laguntzen genien orduan, hemen ere egon ziren hango komentua zegoena hemen karmeldarrena, hemen behean, gero han goian egin zuten, orain bota dute han ere, baina hemen zegoen, ba kendu zituzten mojak eta egin zuten kuartel, bainuontzia zegoen, bainuontzia ur atzagaz, beno horrena, eta hori ere kuartel ipini zuten, eta hemen miliziano asko egon zen, etortzen ziren arrautzetan eta, ba denetan, beno guk asko estimatzen genituen milizianoak, asko!)