Iguel aldar baten juteko, ya burdidxe lotute, gero, sera, bedarras ero irias ero dana dalakue, sartzakon godxen, da sera goikaldetik, ba, sera, palanka moruen sertzeko” – (Beharbada aldar baten joateko, ja gurdia lotuta, gero, zera, belarragaz edo iragaz edo dena delakoa, sartzen zitzaion goian, eta zera goi aldetik, ba, zera, planka moduan zertzeko)

Eta ba oixe idias ba, aspaldi, txikitten ikusiko nittuen, baneka bat, oiñ arte ba ikusten dienak ba danak bedarras” – (Eta ba horixe iragaz ba, aspaldi, txikitan ikusiko nituen, banaka bat, orain arte ba ikusten direnak ba denak belarragaz)

Beteta erridxe! bai dana! gero, ba orrek, serak, kuartelak eta, erriko nausitxuauek eta be, e, emo tzesan, e, fusillek ero, fusille, estakitt eskopetakin esien ibiltten, e? ba erridxe saintzen da ibiltte sien, e, amen egon san kueba bat, da ori kuebiau san, gure basuen, mugan, da gu, ure ona san, da irie genduken an, da eskus ebate san irie orduen, intaidxeas, da ni, nere anaye gastiaue, da beste lengosu bat genduken etxien, irurok, irie ebaten, ba aitte etorte akun goixien, da aittek buelta itte ban eguerdireko, guk besperan preparu eitten geuntzen burkadie, da kargau, da gero atzera be geurie iñ, etorri akun goixien aitte, da ireik es, buf! selako bronkie entzun genduen! bañe bronkie, e! entzun genduen, klaro ganauekin etorri arañoko, urriñ ya bastante, da irie ta ba, aixiek estau erun esatoskun aittek, nun da ba irie, aixiek estau erun, da eruskuen kuebakuek” – (Beteta herria! bai dena! gero, ba horiek, zerak, kuartelak eta, herriko nagusitxoak eta ere, eman zizkieten, fusilak edo, fusila, ez dakit eskopetekin ez ziren ibiltzen, e? ba herria zaintzen eta ibiltzen ziren, hemen egon zen koba bat, eta koba hau zen, gure basoan, mugan, eta gu, uda ona zen, eta ira geneukan han, eta eskuz ebakitzen zen ira orduan, igitaiagaz, eta ni, nire anaia gazteagoa, eta beste lehengusu bat geneukan etxean, hirurok, ira ebakitzen, ba aita etortzen zitzaigun goizean, eta aitak buelta egiten zuen eguerdirako, guk bezperan prestatu egiten genion gurkada, eta kargatu, eta gero atzera ere gurea egin, etorri zitzaigun goizean aita, eta irarik ez, buf! zelako agirika entzun genuen! baina agirika, e! entzun genuen, jakina ganaduekin etorri haraino, urrun dago nahiko, eta ira eta ba, haizeak ez du eroan esaten zigun aitak, non dago ba ira, haizeak ez du eroan, eta eroan ziguten kobakoek)