Ni neuk estittuas erabilli, esta? bañe ikusi ittuas, barruen iketzas, nik bestie pai, burdiñaskuek txapa gañien berotu, ta arekin plantxau ein yot” – (Nik neuk ez ditut erabili, ezta? baina ikusi ditut, barruan ikatzagaz, nik besteak bai burdinazkoak txapa gainean berotu, eta haiekin plantxatu egin dut)

Iketza bai, iketza basuen bañe, iketza? ba egurrek, pago egurre ta, bertan iste genduen, aste sanien usteltzen, batu eitte besan danak gurien, dana batu, ta pillo aundixek eiñ, da gero ari, lurre bota ganera, lurre, e? atxurras jote ben lurre, olako satixek, da ari ganera bota lurre, gabien, illuntzixen, etxea etorri orduko, ser eitte ben gure aittittek eta? ari su emon, buelta gustin, sue, da a apurke apurke bera juete san erretan, barrutik, bera juete san erretan, t´egunek eitte basen erretan, e? egun asko eitte ban erretan, bañe gero selakue ixete san! soragarrixe! e? egurriketza, soragarrixe gero” – (Ikatza bai, ikatza basoan baina, ikatza? ba egurrak, pago egurra eta, bertan uzten genuen, hasten zenean usteltzen, batu egiten zituzten denak gurean, dena batu, eta pilo handiak egin, eta gero hari, lurra bota gainera, lurra, e? aitzurragaz jotzen zuten lurra, holako zatiak, eta hari gainera bota lurra, gauean, iluntzean, etxera etorri orduko, zer egiten zuten gure aitaitak eta? hari su eman, buelta guztian, sua, eta hura apurka-apurka bera joaten zen erretzen, barrutik, bera joaten zen erretzen, eta egunak egiten zituen erretzen, e? egun asko egiten zuen erretzen, baina gero zelakoa izaten zen! zoragarria! e? egur-ikatza, zoragarria gero)