Nik entzutie dekat, amen saso baten, Berrisen ta Elorridxo, or etxe bat ikusiko su suk kolore bi dekosena, etxe bat an, erdi inguruen, Sumetara, Elorridxoako bidien, Elorridxotik, Berristik Elorridxora soyesela, erdi inguruen etxe ba ta eskumetara, bata gorridxe ta bestie suridxe, seaittik ete da ori tte? ba, berak ipiñi ban arek, a etxie, bata Berris san da bestie Elorridxo, da amen sartu jenerue ta ona pasau gero, ta akabo! inpuestue pagau biarri pes!” – (Nik entzunda daukat, hemen sasoi baten, Berrizen eta Elorrio, hor etxe bat ikusiko duzu zuk kolore bi dauzkana, etxe bat han, erdi inguruan, Zumetara, Elorriorako bidean, Elorriotik, Berriztik Elorriora zoazela, erdi inguruan etxe bat dago eskumatara, bata gorria eta bestea zuria, zergatik ete da hori eta? ba, berak ipini zuen hark, etxe hura, bata Berriz zen eta bestea Elorrio, eta hemen sartu jeneroa eta hona pasatu gero, eta akabo! zerga ordaindu beharri ere ez!)