Etorri illuntzixen ama ta bixok, egun gustin ire ebaten, intaixas isterrera batzen, e? egun gusti santuen, bueno, etorri, ta aitte beti etxien amen, da aittek artu te ekarritte eukitte basen kortan, surittu ein bier ganauei emoteko, amak seose eitteko afaixe, ta ni aittas, arto suritten kortan gabeko amaikak arte ta, oingo moruen ala?” – (Etorri iluntzean ama eta biok, egun guztian ira ebakitzen, igitaiagaz izterrera batzen, e? egun guzti santuan, beno, etorri, eta aita beti etxean hemen, eta aitak hartu eta ekarrita edukitzen zituen kortan, zuritu egin behar ganaduei emateko, amak zer edo zer egiteko afaria, eta ni aitagaz, arto zuritzen kortan gaueko hamaikak arte eta, oraingo moduan ala?)

Intaixe bakixu ser dan? intaixas, intaixas, olan artu, olan, intaixas, ta olan esku bete eindekuen, beyen bota, beste bat, a beyen bota, gero arek danak lotu ein bi sien, da lotzie gatxa san, txarra” – (Igitaia badakizu zer den? igitaiagaz, igitaiagaz, hola hartu, hola, igitaiagaz, eta hola esku bete egindakoan, behean bota, beste bat, hura behean bota, gero haiek denak lotu egin behar ziren, eta lotzea gaitza zen, txarra)