Nitzet eskabidioi da lau intxaur de bost, lau intxaur, da gastañak, estakitt semat, da sagarrak, bañe astute dekot” – (Niretzat eskabide hori da lau intxaur eta bost, lau intxaur, eta gaztainak, ez dakit zenbat, eta sagarrak, baina ahaztuta daukat)

Intxaurrek, etxe inguruen euesan bakarrak, eta dekaun sagarra, ba esebes, sagar, a se klase ete dan, aittek eta amak eta be estakixe se klase dan da sagar bakar bat gañera, eskasa aixe aprobetxau be esi leikena eiñ” – (Intxaurrak, etxe inguruan zeuden bakarrak, eta daukagun sagarra, ba ezer ere ez, sagar, hura ze mota ete den, aitak eta amak eta ere ez dakite ze mota den eta sagar bakar bat gainera, eskasa, huraxe aprobetxatu ere ezin litekeena egin)

Bai nik esautu ot, e, gure etxe aurrien eongo da bat ointxe, da estakitt iños emon badau fruto mat ero, bañe estau ixe sekule emon intxaur bat” – (Bai nik ezagutu dut, gure etxe aurrean egongo da bat oraintxe, eta ez dakit inoiz eman badu fruituren bat edo, baina ez du ia sekula eman intxaur bat)