Bueno bai, ene! ori, esta? d´ori in bi san, e, piskat aurrerau erre daitten lurre, gero a apurtu in bi san, arias, arie esate otzena, badekau or sar bat, arias da ganauekin, de ni beti ganauen aurrien, itxusunen ni beti, beti, de egun baten aittek, e, gora ta bera, ta akilluas emongo nas, esa notzan se, a bai? ondo da, bota akilluoi d´etxera anka nik, da amak esa ostan ser? da auxe ta auxe, neu jungo non, jun san bera ta aras be asarratu san” – (Beno bai, ene! hori, ezta? eta hori egin behar zen, pixka bat aurrerago erre dadin, areagaz, area esaten ziotena, badaukagu hor zahar bat, areagaz eta ganaduekin, eta ni beti ganaduen aurrean, itaurren ni beti, beti, eta egun baten aitak, gora eta behera, eta akuiluagaz emango naiz, esan nion ze, a bai? ondo dago, bota akuilu hori eta etxera hanka nik, eta amak esan zidan zer? eta hauxe eta hauxe, neu joango naun, joan zen bera eta haregaz ere haserretu zen)

Ni eskola jun barik eote nitzen, iguel amabost egunien ordun denporadan, itxusunen” – (Ni eskolara joan barik egoten nintzen, beharbada hamabost egunean orduan sasoian itaurrean)