Karabidxek egon sien amen” – (Karobiak egon ziren hemen)
Karie ba, lena eitte ben, e, karabidxe itte ben sabalaue, da iste otzen onako, deja bat, eskiñan saliente, da arridxe koloketan aste sien aintxe, arkuen, da barruen iste otzen, e, bobeda bat, seinye laba batek eukitten daben moruen, da gero ba, lelengo orrek karabidxoi, aurretik sartze otzen gero ara uekora, aurretik sartze otzen, egurre ta, otie ta arrapate bena ba, dana sartze otzen, da, gero ba, sortzi egunien ero eukin biar ori orreta itxurie, sartzen, da a ba biar eskasa san da gero asi sien, e, dana goittik botaten, egurre, arridxe, pago buruek eta dana, arrapate ben egurre, egur, aundidxaue, e? betik sartzeko egur txikidxaue bañe goittik botateko gero asi sienai, or lelengo betik eitte sanai ba orrek, e, otie ta arrapate besanak danak” – (Karea ba, lehenago egiten zuten, karobia egiten zuten zabalagoa, eta uzten zioten holako, deja bat, izkinan irtenune, eta harria ezartzen hasten ziren hantxe, arkuan, eta barruan uzten zioten, bobeda bat, zeinda labe batek edukitzen duen moduan, eta gero ba, lehenengo horiek karobi hori, aurretik sartzen zioten gero hara hutsunera, aurretik sartzen zioten, egurra eta, otea eta harrapatzen zutena ba, dena sartzen zioten, eta, gero ba, zortzi egunean edo eduki behar hori horretara itxura, sartzen, eta hura ba behar eskasa zen eta gero hasi ziren, dena goitik botatzen, egurra, harria, pago buruak eta dena, harrapatzen zuten egurra, egur, handiagoa, e? behetik sartzeko egur txikiagoa baina goitik botatzeko gero hasi zirenari, hor lehenengo behetik egiten zenari ba horiek, otea eta harrapatzen zituztenak denak)
Bueno, nik, a, nik askenien Foruatik kamioikara bat ekarri naban bañe, emen, aittas iños junda na orra, e, Iruleik euken, a, or, e, karabi bat eta iños aratxe burdidxas junda na ni aittas, lau urtas ero bostas ero, bai” – (Beno, nik, hura, nik azkenean Forutik kamioikada bat ekarri nuen baina, hemen, aitagaz inoiz joanda nago horra, Iruleik zeukan, hor, karobi bat eta inoiz haraxe gurdiagaz joanda nago ni aitagaz, lau urtegaz edo bostegaz edo, bai)
