Ba mordue erun sittuen karselara, da orduen egon san Larrinaga, karselie, bañe goratxua Karmeloko komentuen, dana ipiñi eben sala A, be, de, dana, e, karsela, da gure aitte egon san gorenguen, saspireun lagun esate ban, e, sutunik iñon eon es itteko lekuen, kamarotien eon siela, da lurrien eitte ben lo, olan, e, amen bestien ankak eta emen bestien burue joten, da onenbeste, onenbeste, e, negurriko koltxoye ein geuntzen sakuas, da malutias, aretxen gañien lo ein daidxen lurren gañien barik, Karmelon eon san, da ote giñien kolan semat denporan!” – (Ba mordoa eroan zituzten kartzelara, eta orduan egon zen Larrinaga, kartzela, baina goratxoago Karmeloko Komentuan, dena ipini zuten A aretoa, B, D, dena, kartzela, eta gure aita egon zen gorengoan, zazpiehun lagun esaten zuen, zutunik inon egon ez egiteko lekuan, kamaran egon zirela, eta lurrean egiten zuten lo, hola, hemen bestearen hankak eta hemen bestearen burua jotzen, eta honenbeste, honenbeste, neurriko koltxoia egin genion zakuagaz, eta malutagaz, harexen gainean lo egin zezan lurraren gainean barik, Karmelon egon zen, eta egoten ginen ilaran zenbat denboran!)