Orrek ba, orrek sagarra, barie be jaten dau orrek, barie be asko jaten dau orrek, sagarra dauen lekuen barres, ba amentxe badabill amen geure etxaspidxen oin be, kirikidxue, ibili, biriek eitte ittu orrek, ori en jeneral gabas ibiltten da ori, iños amentxe umie pe topa otzaus etxe ostien, da urpien, umiek einye kirikidxue, baten baño gedxatan topau ot, da orre pe, kalteik ba estakitt kalteik, e, etxako ukusten” – (Horiek ba, horiek sagarra, barea ere jaten du horrek, barea ere asko jaten du horrek, sagarra dagoen lekuan berriz, ba hementxe badabil hemen geure etxe-azpian orain ere, kirikinoa, ibili, bideak egiten ditu horrek, hori gehienetan gauez ibiltzen da hori, inoiz hementxe umeak ere topatu dizkiogu etxe ostean, eta urpean, umeak eginda kirikinoa, baten baino gehiagotan topatu dut, eta horrek ere, kalterik ba ez dakit kalterik, ez zaio ikusten)
