Kollariñek jeneralien ixate ittuk” – (Koilarrak normalean izaten dituk)

Kollariñe bai esatakon, e, biskerrien erute banai astuek” – (Koilarra bai esaten zitzaion, bizkarrean eroaten zuenari astoak)

Ser? ba kollarin bat, bat kollariñe, kaballuena bakixu? kollariñe ta arek kollariñek eukesan, olan ertzetik artute, olan soka bi ero kordel bi, atzera, karrora, arek ori sostenitteko karrue, esta? da gero eukesan, ya, ya soka paño fuertiaue, olan olesko gausa batzuk, are pe bi, karruei, e, bai ba karruek bier asko ein bier ba! da arek sostenitte ben karrue” – (Zer? ba koilarin bat, bat koilarina, zaldiarena badakizu? koilarina eta hark koilarinak zeuzkan, hola ertzetik hartuta, hola soka bi edo kordel bi, atzera, karrora, haiek horri eusteko karroa, ezta? eta gero zeuzkan, ja, ja sokak baino gogorragoa, hola oholezko gauza batzuk, haiek ere bi, karroari, bai ba karroak behar asko egin behar ba! eta haiek eusten zioten karroari)