“Or esate ben ba, Saldiberren or Urkitzen ero euen lena, probalarin bat da ein yau jokue, ta okerreko bidetik bustertute ekarri, ei eban jokue itxurie, beste baten, suok bidxok eitte osuen beste bakarrik ein bayes nik, jabiek berak, da bera ba ona san da ba, bestie pe pentzaurik, e, seoser eingo belakuen, jun die ta, arei ekarri otzesan kontratik bustertute, ero aldrebes bustertute, da, esebe eseben eiñ itxurie ta, da onei estotzesue suek latigoik emon, onei emon ein biar, ta artu sittuen or, akullue artute, aiñeketan da, a, e, bañera ostie esate akon orri barrankuorri, erun ara ta ri-ra! kanbidxau te, ekarri sittuen da arridxei ra! bañe bestiai ekarri otzesan kontratik bustertute” – (Hor esaten zuten ba, Zaldibarren hor Urkitzen edo zegoen lehenago, probalariren bat eta egin du jokoa, eta okerreko bidetik buztartuta ekarri, egin zuen jokoa itxura, beste baten, zuok biok egiten duzuen beste bakarrik egin baietz nik, jabeak berak, eta bera ba ona zen eta ba, besteek ere pentsaturik, zer edo zer egingo zutelakoan, joan dira eta, haiei ekarri zizkien kontratik buztartuta, edo aldrebes buztartuta, eta, ezer ere ez zuten egin itxura eta, eta hauei ez diezue zuek latigorik eman, hauei eman egin behar, eta hartu zituen hor, akuilua hartuta, arineketan eta, bainera ostea esaten zitzaion troka horri, eroan hara eta ri-ra! aldatu eta, ekarri zituen eta harriari ra! baina besteei ekarri zizkien kontratik buztartuta)
