“Orri kubike esatakon, ba, pareta san ormara begire olan bat, da kontau eitte ban arek, ba ogei ero amar ero enas akordetan semat, kontau, bidxen bittartien su or eskutau, da gero ba, a topetan dabillen artien, ba, aiñeketan atza, ormiai ikutu, astute na selan esate san, seoser esate san, ene! antxiñeko gausa(k) die ta, da, arrapetan basinyusen ba seuk geratu bi sendun an, d´ori etxakon gustetan iñoi be an geratzie, olan geratzie an” – (Horri kuika esaten zitzaion, ba, paratzen zen hormara begira hola bat, eta kontatu egiten zuen hark, ba hogei edo hamar edo ez naiz gomutatzen zenbat, kontatu, bien bitartean zu hor ezkutatu, eta gero ba, hura topatzen dabilen artean, ba, arineketan atzera, hormari ikutu, ahaztuta nago zelan esaten zen, zer edo zer esaten zen, ene! antzinako gauzak dira eta, eta, harrapatzen bazintuen ba zeuk geratu behar zenuen han, eta hori ez zitzaion gustatzen inori ere han geratzea, hola geratzea han)
