Txorokille kendu eskus dana, sikatze sanien, kaso batesko artue lelengotan, e, artue sertzeko iguel laban sartu bixate soan, sikatzeko orduen jan ein bixate soan seoser da, eta bañe bestela es” – (Txorokila kendu eskuz dena, sikatzen zenean, kasu baterazkero artoa lehenengotan, artoa zertzeko beharbada labean sartu behar izaten zuan, sikatzeko orduan jan egin behar izaten zuan zer edo zer eta, eta baina bestela ez)

Nik labie esautu neban, bai, ogixe ittekue, eitten es” – (Nik labea ezagutu nuen, bai, ogia egitekoa, egiten ez)

Labie ba, labie ixaten da, e, or amabi amalau bat ogi, kilo bikuk eitteko morukue ixaten da labie, bueno gu-geuk euki genduena ta alakuk ikuste sien beste leku batzutan be, amabi bat ogi, bueno gero arto batzu pe bai, da, lelengo ba egurre, ona eukitte osu preparaute, ondo siketute, pague ero astilletute ta sartze akos aretxek, arin berotzen da, e?” – (Labea ba, labea izaten da, hor hamabi hamalau bat ogi kilo bikoak egiteko modukoa izaten da labea, beno guk geuk eduki genuena eta halakoak ikusten ziren beste leku batzuetan ere, hamabi bat ogi, beno gero arto batzuk ere bai, eta, lehenengo ba egurra, hona edukitzen duzu prestatuta, ondo sikatuta, pagoa edo astilatuta eta sartzen zaizkio haiexek, arin berotzen da, e?)