Laratza goittik, ta an beti eote san galdaillie ero, an seose eitten beti, batien morokille illuntzixen, gure amak beti eitte ban morokille, da antxe itte ban, plantau, e, suten onduen da eraitten eraitten, da gero esnie egosi tte, an gausa asko eitte besan, lengo sarrak asko, asko, an galdailletan” – (Laratza goitik, eta han behetik egoten zen galdarila edo, han zer edo zer egiten beti, batean morokila iluntzean, gure amak beti egiten zuen morokila, eta hantxe egiten zuen, paratu, sutearen ondoan eta eragiten-eragiten, eta gero esnea egosi eta, han gauza asko egiten zituzten, lehengo zaharrek asko, asko, han galdariletan)
A san, e, latz, es latza es, bañe arek euken, e, eltzeko brasei tte, olan eskue olan erainye, brasie danak artze basen arek, da a san eskuek es erretako ero, estakixu? ixen raro bat euken, akordauko ata bañe” – (Hura zen, laratz, ez laratza ez, baina hark zeukan, heltzeko txingarrei eta, hola eskua hola eraginda, txingarra denak hartzen zituen hark, eta hura zen eskuak ez erretzeko edo, ez dakizu? izen arraro bat zeukan, gomutako zait baina)
