Domeka gustietan juten siñen mese nausittera, ipintten senduen lenengo trapu baltza, gero ori trapu suridxoi, da kandelero bi de kandelak, eta mesa denporan ixotute ta gero, e, errespontzue paseta ban abadiek eta” – (Domeka guztietan joaten zinen meza nagusitara, ipintzen zenuen lehenengo trapu beltza, gero trapu zuri hori, eta kandelero bi eta kandelak, eta meza denboran isiotuta eta gero, errespontsua pasatzen zuen abadeak eta)

Sues aparte? bai, lorak erute sien bereinkatzen mese nausitta, da, lora erramilletie olan, lorak amen, d´amen ipintte akosan, e, kipulie ta berakatza, aren kirtenak, lorakin tapau, da erramilletie dotore dotore erun mese nausitta, bereinkatzen” – (Suaz gainera? bai, loreak eroaten ziren bedeinkatzen meza nagusitara, eta, lore txorta hola, loreak hemen, eta hemen ipintzen zitzaizkion, kipula eta berakatza, haien kirtenak, loreekin tapatu, eta txorta dotore-dotore eroan meza nagusitara, bedeinkatzen)