Ba mirue txikidxaue, txikidxaue da mirue” – (Ba mirua txikiagoa, txikiagoa da mirua)

Da miruek, e, batzuek, e, esaten dabe miruek, e, denporaliai be igerri itte otzala, estaitt, ni ainbesterañoko enas sertu, bañe, leku baten, e, geatzen bada, mirue serien, a datorrenien, e, a alan dauenien, andik laster kanbidxauko dabela, e, denporie, esaten dabe” – (Eta miruak, batzuek, esaten dute miruak, denboralari ere igarri egiten diola, ez dakit, ni hainbesteraino ez naiz zertu, baina, leku baten, geratzen bada, mirua zerean, hura datorrenean, hura hala dagoenean, handik laster aldatuko duela, eguraldia, esaten dute)

Ni ikusitte na, mirue, bañe subie terriblie ankan, egaran dabillela ankan” – (Ni ikusita nago, mirua, baina sugea itzela hankan, hegaran dabilela hankan)