Muskerraitti pe esan da ori baten baño gedxatan, muskerraitti pe, muskerran ainkadie be, arek eltzen baotzu estabela aintzen gedxau, arik ill artien, estabela agiñekiñ aintzen arek eltzen daben lekutik” – (Muskerragatik ere esan da hori baten baino gehiagotan, muskerragatik ere, muskerraren haginkada ere, hark heltzen badizu ez duela agintzen gehiago, harik hil artean, ez duela haginekin agintzen hark heltzen duen lekutik)
Muskerra ta subie burrukan ikusitte gas, da subie txikidxe es, e? txikidxe es, metro erdi baño gedxako subie” – (Muskerra eta sugea borrokan ikusita gaude, eta sugea txikia ez, e? txikia ez, metro erdi baino gehiagoko sugea)
Gure, ama difuntiek esate ban, or, e, ba irugarren etxien gas amen, berengo etxien, Maria Selaiko, baserridxen, e, seladxen ebixela muskerrak, gerriraño idxon ei otzan, da otza, a san gausa otza, otza” – (Gure, ama defuntuak esaten zuen hor, ba hirugarren etxean gaude hemen, beherengo etxean, Maria Selaiko, baserrian, zelaian zebiltzala muskerrak, gerriraino igo ei zion, eta hotza, hura zen gauza hotza, hotza)
Olako gausemat ixen esien, ba muskerrak anka eitten dau, e, segiruen, da bai, subie pe bai, e? oiñ, e, emote otzu ikarie lenengun ukuste osunien ero”·(Holako gauzaren bat izan ezean, ba muskerrak hanka egiten du, segituan, eta bai, sugeak ere bai, e? orain, ematen dizu ikara lehenengoan ikusten duzunean edo)
Ai! muskerrak amen atien eukitte ittu sarritten, ointxe estekaus, katuek dekuseneskero estekaus, bañe amen muskerra? kantidadie, bañe muskerrak estabe eser eitten, keba! muskerra politte da ganera, e? politte” – (Ai! muskerrak hemen atean edukitzen ditugu sarritan, oraintxe ez dauzkagu, katuak dauzkagunez gero ez dauzkagu, baina hemen muskerra? kantitatea, baina muskerrek ez dute ezer egiten, keba! muskerra polita da gainera, e? polita)
Muskerrak, e, inbernaderuen, arrotza pe, muskerrak arrotzak, e, iste ittu, e” – (Muskerrak, berotegian, arrautzak ere, muskerrak arrautzak, uzten ditu)
