Mallabidxen entzunde dekat, ametik Saldibartik jute sien orra, Mallabire, neskatotan laguntzen ero, alan ibili tte, bueltan arrike” – (Mallabian entzunda daukat, hemendik Zaldibartik joaten ziren horra, Mallabira neskatotan laguntzen edo, hala ibili eta, bueltan harrika)

Neska laguntzie, amen ori ixen da, gu be kuadrillan jute gintzesan da ba gero etorte sien mutillek eta ba, batan ero bestien atzien ebillena ba inguratu te ba, dantzan be alkarras einye ba ortik, alan ixete sien” – (Neska laguntzea, hemen hori izan da, gu ere taldean joaten ginen eta ba gero etortzen ziren mutilak eta ba, bataren edo bestearen atzean zebilena ba inguratu eta ba, dantzan ere elkarregaz eginda ba hortik, hala izaten ziren)