Guk eskenduen, e, billurrik euki, gurien ganaue eote san asko, ta paradako iskue be bai, arratzalde gustidxen, milisianuek etorri tte etorri, preparau ganaue ta urteteko, da gure aitte eseuen, e, da nere, ordun, e, ondiño eskondu barik gengosan da noa! es, onek dakarren martxias, ertzañan on san nire gixona gero, ordun be bai, esate ban arek, emen ikusten da gausie, estatorrena launtasunik, beti itxaitten launtasunai, bañe beti itxaitten da allegau es sekule be, “aguelo” esaten geuntzen a, ron-ron, ron-ron, olako abioi sar bat etorte san aundi bat, sarata baten, esebes, se eingo ban ba arek bakarrik?” – (Guk ez genuen, bildurrik eduki, gurean ganadua egoten zen asko, eta paradako idiskoa ere bai, arratsalde guztian, milizianoak etorri eta etorri, prestatu ganadua eta irteteko, eta gure aita ez zegoen, eta nire, orduan, oraindino ezkondu barik geunden eta nora! ez, honek dakarren martxagaz, ertzaintzan egon zen nire gizona gero, orduan ere bai, esaten zuen hark, hemen ikusten da gauza, ez datorrena laguntasunik, beti itxaroten laguntasunari, baina beti itxaroten eta ailegatu ez sekula ere, “aguelo” esaten genion hura, ron-ron, ron-ron, holako hegazkin zahar bat etortzen zen handi bat, zarata baten, ezer ere ez, zer egingo zuen ba hark bakarrik?)