Bai eitte san amen, e, probak egote siren, San Esteban egunien” – (Bai egiten zen hemen, probak egoten ziren, San Esteban egunean)
Lelengo probie Saldibarren plasan ein san” – (Lehenengo proba Zaldibarren plazan egin zen)
Bai gurien irixek euesan da, Berrisa ta juete san gure aitte probara, bai tte Elorrixora be asko” – (Bai gurean idiak zeuden eta, Berrizera eta joaten zen gure aita probara, bai eta Elorriora ere asko)
