Ganbara bi eukesan arek eta, ganbarie sati bat, da gero sabaidxe segidxen” – (Ganbara bi zeuzkan hark eta, ganbara zati bat, eta gero sabaia segidan)

Amengo baserridxe danak, e, kasi kasik, e, betik ero godxe, beyen kortie ta eskatza, eta gero godxen kuartuek sabaidxas” – (Hemengo baserri denak, kasik-kasik, behetik edo goia, behean korta eta ezkaratza, eta gero goian gelak sabaiagaz)

Sabaidxe da sabaidxe ta ganbarie, beste bat da, gure etxiek sabaidxe euki dau, kortie, da parien sabaidxe, tellaturañoko” – (Sabaia da sabaia eta ganbara, beste bat da, gure etxeak sabaia eduki du, korta, eta parean sabaia, teilaturaino)