Saldarrai tte, kipulie ta ipintte akon, len, bate matek esago tzon ori be, kipulie pasau oridxotan, e, piskat, estaittela erreta egon, gordin samar, se kipulie bigune da ba” – (Zaldarrari eta, kipula eta ipintzen zitzaion, lehen, baten batek esango zion hori ere, kipula pasatu oliotan, pixka bat, ez dadila erreta egon, gordin samar, ze kipula biguna da ba)

Entzun es, euki be bai einye na ni galantak, euki be bai saldarrak eta, bañe , oiñ esta ikusten, e? olakoik, orrek saldarrok eta jeneralien, e, seretik, olan infesiñotik eta etorten die” – (Entzun ez, eduki ere bai eginda nago ni galantak, eduki ere bai zaldarrak eta, baina, orain ez da ikusten, e? holakorik, horiek zaldarrok eta gehienetan, zeretik, hola infekziotik eta etortzen dira)