Ori itten da sagarra eskus dana apurtze san, eskus bañe, ser aundi bat ixeten, enbudo aundi baten moruen, erruera aundi bat euken, da ari eraiñ, da an apurtu, da juten da aska bata, arrisko aska bata, ure ta, e, batza esatako gero, da a batza, e, prensau itten da, bai, prensau, da geratzen da gastaye lentxik, soltau prentzie, da atxurras dana, jo, da sabaldu da bota ure, erregalidxueas, ur utzas, uri pakue in gendun urte baten, bañe gosuau da uras beras, ure bota, da sagarrak, asko artzen dau ure, da gero atza estutu a barrido be” – (Hori egiten da sagarra eskuz dena apurtzen zen, eskuz baina, zer handi bat izaten, inbuto handi baten moduan, txirrinka handi bat zeukan, eta hari eragin, eta han apurtu, eta joaten da aska batera, harrizko aska batera, ura eta, batza esaten zaio gero, eta batza hura, prentsatu egiten da, bai, prentsatu, eta geratzen da gaztaia legetxe, askatu prentsa, eta aitzurragaz dena, jo, eta zabaldu eta bota ura, erragalioagaz, ur hutsagaz, urik bakoa egin genuen urte baten, baina gozoagoa da uragaz beragaz, ura bota, eta sagarrak, asko hartzen du ura, eta gero atzera estutu hura berriro ere)
Guk ara erute genduen, e, sagarra, sagardaue itteko” – (Guk hara eroaten genuen, sagarra, sagardoa egiteko)
