E, or gixon bat, e, oso txarto euen eta, gabien, e, goxeko, ordu bidxetan ero, iruetan ero, etor san, e, bat, e, aren koñatue, txarto euenen koñatue, gure aittana, e, Gipuskuera juteko, sasi mediku batana, ba gure aittek ekidxela bidie ta, bueno, jo dau eskatzeko atie, arek esekidxen, gutxi gora bera jo dau ate bat, e, danba-danba jo dau te, atie sabaldu akon, guk atie eskenduen isten lena, baserridxetan atiek danak sabalik, lapurren billurrik eseuen, atiek danak sabalik, eta, atie sabaldu akon, ta ser ei ban bestiek? pasau barrure, da eskatzien, eskatzen erdi erdidxen esa ban, e, Luis! da, seiñ as? da ixena etxat akordetan oiñ, sera, bueno, eta ointxe natok, lo eitte ban aittek godxen, ni pe godxen eitte naban lo, da bajatu san bera ta ba, jun sien” – (Hor gizon bat, oso txarto zegoen eta, gauean, goizeko, ordu bietan edo, hiruretan edo, etorri zen, bat, haren koinatua, txarto zegoenaren koinatua, gure aitarengana, Gipuzkoara joateko, sasi mediku batengana, ba gure aitak zekiela bidea eta, beno, jo du ezkaratzeko atea, hark ez zekien, gutxi gora behera jo du ate bat, danba-danba jo du eta, atea zabaldu zitzaion, guk atea ez genuen ixten lehenago, baserrietan ateak denak zabalik, lapurren bildurrik ez zegoen, ateak denak zabalik, eta atea zabaldu zitzaion, eta zer egin zuen besteak? pasatu barrura, eta ezkaratzean, ezkaratzaren erdi-erdian esan zuen, Luis! eta, zein haiz? eta izena ez zait gomutatzen orain, zera, beno, eta oraintxe natorrek, lo egiten zuen aitak goian, nik ere goian egiten nuen lo, eta baxatu zen behera eta ba, joan ziren)