Ainbeste gausa entzittu, oridxo sikiñe be bai, sulora jaurti tte, gero oin botikak ainbestek urten dabe, eta nik aprobie in yot, botika klase bias be, amentxe etxien, etxaspidxen, orrek ortuen eitten dabe kalteik gedxen, ortuen, asidxe ero ernetan bada ero, ero porrue ipintte dekosun lekuen ero, ointxe gaur eguerdidxen be ibili nas, saintzen atzera, busteko be billur billurretan, e, ortuen, e, sera bustieskero, or dator satorra” – (Hainbeste gauza entzun ditugu, olio zikina ere bai, zulora jaurti eta, gero orain botikak hainbestek irten dute, eta nik proba egin dut, botika mota bigaz ere, hementxe etxean, etxe-azpian, horiek ortuan egiten dute kalterik gehien, ortuan, hazia edo ernetzen badago edo, edo porrua ipinita daukazun lekuan edo, oraintxe gaur eguerdian ere ibili naiz, zaintzen atzera, bustitzeko ere bildur bildurretan, ortuan, zera bustiz gero, hor dator satorra)
Satorrak, e, ba, segie dabillen lekuen, emoten dau amorrue, bestelan basuen da, ba estakitt segie estabillen lekun arek esteko kalteik, baye segan bedarra ebaten ero sekule bedarra, lena ote san moruen da, sarri ebaten ibiltten basiñien satorras, segiai ague segirun atakon, e? segiruen! lurre txarra da” – (Satorrak, ba, sega dabilen lekuan, ematen du amorrua, bestela basoan eta, ba ez dakit sega ez dabilen lekuan hark ez dauka kalterik, baina segan belarra ebakitzen edo sekula belarra, lehenago egoten zen moduan eta, sarri ebakitzen ibiltzen bazinen satorragaz, segari ahoa segituan ateratzen zitzaion, e? segituan! lurra txarra da)
Satorra siku bada, juten da, selaidxen, asal asal, etaraten lurre, ganauseiñ iguel, lena ganauseiñ egoten giñien ba, pastoreik eseuen da ba, ganaue saintzen da, ikusten gendusen satorrak selan jute sien, da, amendik badxoyen, an andikaldien, amen librau, da gero, asi, e, eskuas astertzen, satorrak estau esebe itten” – (Satorra siku badago, joaten da, zelaian, azal-azal, ateratzen lurra, ganaduzain beharbada, lehengo ganaduzain egoten ginen ba, artzainik ez zegoen eta ba, ganadua zaintzen eta, ikusten genituen satorrak zelan joaten ziren, eta, hemendik bazihoan, han handiko aldean, hemen libratu, eta gero, hasi, eskuagaz aztertzen, satorrak ez du ezer ere egiten)
Goxien amarrak, bueltan, fenomenue, eguerdidxen be bai, da gero esaten dabe euskidxen eskutaueran, be bai” – (Goizean hamarrak, inguruan, itzela, eguerdian ere bai, eta gero esaten dute eguzkiaren izkutatueran, ere bai) [Satorrak jotzeko edukitzen dituen orduen gainean dabil]
