Sodxe ta ba, sodxe ixaten san, e gero, goldiek etate bana be bai, sodxe” – (Zohia eta ba, zohia izaten zen, gero, goldeak ateratzen zuena ere bai, zohia)

Bueno nik eiñ estot ein ye bañe ba selan eitte san egurre, ebaten dabe ba bueno, eun kilokue be iguel da, aundidxaue be iguel da danak, ondo toloste ittue, da gero, e, lurras ondo tapetan dabe, ondo! da gero onek, e, sodxek ero esate otzau, seladxen etara, da arekin askenien ondo ta, eskillara bat ero eukitten dabe gaberako, a, inyarra ondo artzen dabenien, sulue pe iguel eitte akos da arek, atza egurras bete a, da tapau bestelan ba, bestela erre itten da ta” – (Beno nik egin ez dut egin eta baina ba zelan egiten zen egurra, ebakitzen dute ba beno, ehun kilokoa ere beharbada eta, handiagoa ere beharbada eta denak, ondo tolestu dituzte, eta gero, lurragaz ondo tapatzen dute, ondo! eta gero hauek, zohiak edo esaten diogu, zelaian atera, eta haiekin azkenean ondo eta, eskailera bat edo edukitzen dute gauerako, indarra ondo hartzen duenean, zuloak ere beharbada egiten zaizkio eta haiek, atzera egurragaz bete hura, eta tapatu bestela ba, bestela erre egiten da eta)

Bai dana batera jo bier, da dana batera, altzau ein bier soixe ta dana bestela esaban balio” – (Bai dena batera jo behar, eta dena batera, altxatu egin behar zohia eta dena bestela ez zuen balio)