Tente baño nei baten, e, ikarie emostan, e, sera biribilyu sanien, pelota bat eiñ, eta bueltaka bedarren gañien, ba, berue euen egon be, orrek, e, goxien iruntzas bada ta bedarra ebaten sabis de, iruntze dauenien, baye beruas, subie, biskorra, biskorra ori!” – (Tente baino niri baten, ikara eman zidan, zera biribildu zenean, pilota bat egin, eta bueltaka belarraren gainean, ba, beroa zegoen egon ere, horiek, goizean iluntzeagaz badago eta belarra ebakitzen zabiltza eta, iluntzea dagoenean, baina beroagaz, sugea, bizkorra, bizkorra hori!)
Guk or goiko seladxetan, oin ganaue tabixen lekuen, ba len bedarra ebaten genduen, da, an be subie ta ori, benenosue, e?” – (Guk hori goiko zelaietan, orain ganaduak dabiltzan lekuan, ba lehen belarra ebakitzen genuen, eta, han ere sugea eta hori, pozoitsua, e?)
Ta beiñ etara eban, eskallumat ero salakuen, olako suba bat, errekako suba bat eskuen” – (Eta behin atera zuen, ezkailuren bat edo zelakoan, holako suge bat, errekako suge bat eskuan)
Gu ire ebaten ero bedarra ebaten, uran, agostuen da bedarra sikue batzen da, da gure amak, e, i subie ortxe euena lenguen subie, ikusi naixonan subie, da kontus, or da, juten giñen bedarra batzen, onaño botiñekin, estakixu orrek botiñek gomaskuk, da prakak, prakak, gixoneskun prakak ni pe, ta dana tapaute, mangak danak tapaute, suben billurraittik, ori agostuen, e? bedarra batzen, e? ixerdi baten, subakaittik olantxik” – (Gu ira ebakitzen edo belarra ebakitzen, udan, abuztuan eta belarra sikua batzen eta, eta gure amak, hi sugea hortxe zegoena lehengoan sugea, ikusi ninan sugea, eta kontuz, hor dago, joaten ginen belarra batzen, honaino botinekin, ez dakizu botin horiek gomazkoak, eta prakak, prakak gizonezkoen prakak nik ere, eta dena tapatuta, mahukak denak tapatuta, sugeen bildurragatik, hori abuztuan, e? belarra batzen, e? izerdi baten, sugeengatik holantxe)
Ni nobidxias Santaufemia juen, setienbrien ixeten da, Santaufemia, ta bueltan natorrela an baserri etxe baten onduen, goittik bera Markiña bajetan, e, an ataju batetik, e, genkidxen birie, ta andik bajetan baserri etxe baten onduen, bueno ikusi naben sube bat terriblie, metro bat pasaukue ero olaku, bañe gero euken, onako, e, sera, tripie, eta makille andidxek, e, gendukesan, jota makillias di-da! akabau gendun, eta an baserrikuei intai bat eskatu notzan, sabaldu notzan aber ser euken, arrotzak ero ser eukesan, eta, sapo bi eukesan, bañe sapo onek txikidxok es, e? onakoxiek, sapoak, osoik eukesan barrun” – (Ni andregaiagaz Santa Eufemiara joan, irailean izaten da, Santa Eufemia, eta bueltan natorrela han baserri etxe baten ondoan, goitik behera Markinara baxatzen, han laster-bide batetik, genekien bidea, eta handik baxatzen baserri etxe baten ondoan, beno ikusi nuen suge bat itzela, metro bat pasatukoa edo holakoa, baina gero zeukan, holako, zera, tripa, eta makila handiak, geneuzkan, jota makilagaz di-da! akabatu genuen, eta han baserrikoari igitai bat eskatu nion, zabaldu nion ea zer zeukan, arrautzak edo zer zeuzkan, eta zapo bi zeuzkan, baina zapo hauek txikiok ez, e? holakoxeak, zapoak, osorik zeuzkan barruan)
Ni subie ikusitte na, arrotzak, e, serien, e, olantxik, mutikue nintzela, Eitzara errotara, noyela astuas, akabaute, tripie sabaldute, batan batek, eta arrotzak etata” – (Ni sugea ikusita nago, arrautzak, zerean, holantxe, mutikoa nintzela, Eitzara errotara, noala astoagaz, akabatuta, tripa zabalduta, baten batek, eta arrautzak aterata)
