Bueno tomatiai sulfatue beti, ori beti, da garidxe eraitte sanai be, gari asidxai, sulfatue nastate otzen, etartien botate ben brau! gari sakue, da sulfatue botate otzen da, nastau itte ben dana eskuekin eraiñ orduko” – (Beno tomateari sulfatoa beti, hori beti, eta garia ereiten zenari ere, gari haziari, sulfatoa nahasten zioten, etartean botatzen zuten brau! gari zakua, eta sulfatoa botatzen zioten eta, nahastu egiten zuten dena eskuekin erein orduko)

Baldetan ipintte ben gure amak eta aittek sulfatue ur epelas, urtu daitten, ta gero aintxe uretan pasau garixe, olan berde berde ipintte ben da a eraiñ” – (Baldetan ipintzen zuten gure amak eta aitak sulfatoa ur epelagaz, urtu dadin, eta gero hantxe uretan pasatu garia, hola berde-berde ipintzen zuten eta hura erein)