Tantadxe, ba tantadxek, e, asko das, tantadxe klasie ba paguen be badekosus tantadxek, paguei be motza bada godxe jota eukitten dau, da gero aste ako adar burue, paguei be, pago motza, esatakona, da gero bestie(k) die sekule mostubakuek, tantadxek, da aritxien be iguel, seinye piñuen moruen oten die orrek tantadxo pe, se onek pago motzak eta ixaten die, puntie jotakuai, da andik dator gero adar burue, gero iñausi eitten die, egurre geu pe itten genduen or, e, Konde paadidxe esatakona, e, Morgena, an, e, ba selako baso arluek, e, euesan pague, eta urtien, e, artzen gendun b´olako, e, sati bat, iru ero lauen artien ero, eta iñausi egurre, askorias, igon gañera, ba adarrik sarrenak ero, olan, gastiek itxi” – (Tantaia, ba tantaiak, asko dagoz, tantaia mota ba pagoan ere badauzkazu tantaiak, pagoari ere motza bada goia jota edukitzen du, eta gero hasten zaio adar burua, pagoari ere, pago motza, esaten zaiona, eta gero besteak dira sekula moztubakoak, tantaiak, eta haritzean ere berdin, zeinda pinuaren moduan egoten dira horiek tantaiok ere, ze pago motz hauek eta izaten dira, punta jotakoari, eta handik dator gero adar burua, gero inausi egiten dira, egurra geuk ere egiten genuen hor, Konde pagadia esaten zaiona, Morgena, han. ba zelako baso arloak, zeuden pagoa, eta urtean, hartzen genuen ba holako, zati bat, hiru edo lauren artean edo, eta inausi egurra, aizkoragaz, igo gainera, ba adarrik zaharrenak edo, hola, gazteak utzi)
