Ba ondo esanda da, geuk tejamanie esate geuntzen” – (Ba ondo esanda dago, geuk tejabana esaten genion)
Bai, bai, gero metak eitten die, da gero arek metetan eoten da ba, amabost egunien ero, biguntzen garixe, da gero etorte san makiñie, etxeik etxe ibiltze san makiñie, eskus be jote genduen, e? eskus, ipiñi tejamanan or, ona losak da aintxe losetan, eskus be bai” – (Bai, bai, gero metak egiten dira, eta gero meta haietan egoten da ba, hamabost egunean edo, biguntzen garia, eta gero etortzen zen makina, etxerik etxe ibiltzen zen makina, eskuz ere jotzen genuen, e? eskuz, ipini tejabanan hor, hona lauzak eta hantxe lauzetan, eskuz ere bai)
