Briskan be bai, tte tomatien be bai, tomatie estakixu? ba kartaik aundiñek, e, iltten dabena ta, diruas, e? amabost, ordun pentza ixu amabost pesetako tomatie einye gendun guk, orduen, e? kontue estaixu, danak, e, plasako dirue sarritten, morristute itxa, bai morristute itxa, or andra bat da, bueno il san, or ermittien onduen, axe san danan dominantie, are pai jokuen, arek beti irabasi, altzue sabal sabala ta andra ederra san bera ta, amantal asul batzuk ipintte basen, bixar be esatose? esate oskun guri tte, ba estaki pa, etorri bixar be ta, arek lagunek gure basen jokuen eitteko” – (Briskan ere bai, eta tomatean ere bai, tomatea ez dakizu? ba kartarik handienak, hiltzen duena eta, diruagaz, e? hamabost, orduan pentsa ezazu hamabost pezetako tomatea eginda genuen guk, orduan, e? kontua ez dakizu, denak, plazako dirua sarritan, murriztuta etxera, bai murriztuta etxera, hor andre bat dago, beno hil zen, hor baselizaren ondoan, huraxe zen denen menderatzailea, hark bai jokoan, hark beti irabazi, altzoa zabal-zabala eta andre ederra zen bera eta, amantal urdin batzuk ipintzen zituen, bihar ere ez zatozte? esaten zigun guri eta, ba ez dakit ba, etorri bihar ere eta, hark lagunak gura zituen jokoan egiteko)
