“Tortolosak, tabak es, tortolosak eta kanikak” – (Tortoloxak, tabak ez, tortoloxak eta kanikak)

“Olan eskuen artu, lau, sei ero lau, olan, adaridxenak basiren, arek ederrak, bañe orrek ya, orrek erosi ero eitte sittun dirue eukenak, guk, e, billotxa, billotxenak, karo labanauek ixate sien, d´olan eiñ, eskuen nastau nastau, kartak nastetan dien moruen, ra! bota olan, da ba, arek lau ser dekos, lepueta sulueta, astu oiñ ori be, enkarnieta, da lisueta ero ixate san, a, a paretan da olan, esta? da lepueta da potxolie dekon aldie, sulueta esate akon da lepueta, sulueta, enkarnieta, da lisueta ero, kanikie bota gora, t´arek bueltau danak, arrapau a, ondo ipintten senduen a” – (Hola eskuan hartu, lau, sei edo lau, hola, ahariarenak baziren, haiek ederrak, baina horiek ja, horiek erosi edo egiten zituen dirua zeukanak, guk, bildotsa, bildotsarenak, jakina labanagoak izaten ziren, eta hola egin, eskuan nahastu-nahastu, kartak nahasten diren moduan, ra! bota holan, eta ba, hark lau zer dauzka, lepoeta zuloeta, ahaztu orain hori ere, enkarnieta, eta lisueta edo izaten zen, hura paratzen da hola, ezta? eta lepoeta da potxola daukan aldea, zuloeta esaten zitzaion eta lepoeta, zulueta, enkarnieta, eta lisueta edo, kanika bota gora, eta haiek bueltatu denak, harrapatu hura, ondo ipintzen zenuen hura)