“Arixena, e, sala, trumo ostien ekarri ebela ta ba, ba estakidxela, orduen lupue ta esate ben, trumo ostien, e, subie be, trumoyas, e, asko ibiltten da, e? trumo denporie dauenien” – (Harexena, zela, trumoi ostean ekarri zutela eta ba, ba ez dakitela, orduan lupua eta esaten zuten, trumoi ostean, sugea ere, trumoiagaz, asko ibiltzen da, e? trumoi sasoia dagoenean)
“Nire aittittek, e, entzunde nik, e, olan trumoye euenien ero, artze bala askorie ta, estakitt, e, kanpuen, e, ortuen ero nunbaitten, ipintte bala, ara jun daitten ero” – (Nire aitaitak, entzunda nik, hola trumoia zegoenean edo, hartzen zuela aizkora eta, ez dakit, kanpoan, ortuen edo nonbaiten , ipintzen zuela, hara joan dadin edo)
“Konjurue ba, aste sanien, e, trumoyek eta, etzienien sertzen ba, konjuru eitte ben, trumoyorrek itxi deidxen jotiei, da kanpora urten ba, farolas da, erresau eitte ban abadiek eta” – (Konjurua ba, hasten zenean, trumoiak eta, ez zirenean zertzen ba, konjuru egiten zuten, trumoi horiek utzi diezaioten jotzeari, eta kanpora irten ba, farolagaz eta, errezatu egiten zuen abadeak eta)
