“Bai, ori, e, orretarako piskat nausitxuauek ein bi otzun ori, ya etxe ondoko intxaurrien da olan ipintte ben ori tte, saku bat ipinttakon ari, sokiai, da bultz ein ye, txinbili txanbulue” – (Bai, hori, horretarako pixka bat nagusitxoagoak egin behar zizun hori, ja etxe ondoko intxaurrean eta hola ipintzen zuten hori eta, zaku bat ipintzen zitzaion hari, sokari, eta bultza egin eta, txinbili-txanbulua)

“Sokie bota, ta kamaran or trabesetan, ta txibili txanbuluen, txibili txanbuluen asko eitte gendun, bañe asko, or elisan be bai, aterpien, asko eitte genduen” – (Soka bota, eta ganbaran hor trabesetan, eta txinbili-txanbuluan, txinbili txanbuluan asko egiten genuen, baina asko, hor elizan ere bai, aterpean, asko egiten genuen)