“Da beste ba pe itten gendun, txirikillan, ori da olako makilla bat, bat, onako tamañoko makilla bat, ta bestie olako at, da arek, orrek txikidxorrek dekos puntak sorrostute, bidxek dotore dotore sorros sorrotz ipiñitte, da, jo olan, da semat urriña bota, ori san merittue, da gero an, astute da ori be, e? an aras makillias eitte akon, jo olan puntie, da arek salto eitte ban, da salto eitte banien, makillias atzera urrin bota, ai! bañe gero, gero aras makillias neurtu eitte san, neurtu beras, señek gedxen ero señek urriñen eitte ban da, politte ixate san ori be, neuretako politte” – (Eta beste bat ere egiten genuen, txirikilan, hori da holako makila bat, bat, honako tamainako makila bat, eta bestea holako bat, eta hark, txiki horrek dauzka puntak zorroztuta, biak dotore-dotore zorrotz-zorrotz ipinita, eta, jo hola, eta zenbat urrinago bota, hori zen meritua, eta gero han, ahaztuta dago hori ere, e? han makila haregaz egiten zitzaion, jo hola punta, eta hark salto egiten zuen, eta salto egiten zuenean, makilagaz atzera urrin bota, ai! baina gero, gero makila haregaz neurtu egiten zen, neurtu beragaz, zeinek gehien edo zeinek urrinen egiten zuen eta, polita izaten zen hori ere, niretzat polita)