“Txirikillie da olako palotxo bat, ertzak, e, ori dekosena ta, jo olan da tiki! eitten dabena, txirikillie, ta olan bota ta, txirikillie” – (Txirikila da holako makilatxo bat, ertzak, hori dauzkana eta, jo hola eta tiki! egiten duena, txirikila, eta hola bota eta, txirikila)
“Txirikillie da, bueno ba, egur bat lusie ba, da beste bat, e, egur bat laburre, e, punta batzukin, puntak sorrostute, bueno ba, akillo batek dekon moruen, bueno es, es untzias ero puntias, eurek, puntie etarata” – (Txirikila da, beno ba, egur bat luzea ba, eta beste bat, egur bat laburra, punta batzuekin, puntak zorroztuta, beno ba, akuilu batek daukan moduan, beno ez, ez iltzeagaz edo puntagaz, eurak, punta aterata)
“Txirikille bakixu ser san? palo bat olan, alde bixetatik, e, sertute, puntak sorrostute, da gero ori joteko, ba palo lisu eder bat, bestie, ta bota txirikilloi da aintxe, erredonduen sartu bier, a txirikille” – (Txirikila badakizu zer zen? makila bat hola, alde bietatik, zertuta, puntak zorroztuta, eta gero hori jotzeko, ba makila leun eder bat, bestea, eta bota txirikil hori eta hantxe, biribilean sartu behar, txirikil hura)
