“Kajetolie esaten geuntzen guk ari, ori dendariek erregalau eitte ban, ixete san, e, egurresko olakoxe kaja biribil bat, me meye, e? erregalue ixate san da, me me meye, gorri gorridxe, goso gosue, da presintaute etorte san a, untze txiki txikidxekin jositte, ta gero, a kajetolie, aren txirrinkolias, tirrriiin! erabiltteko, txirrinkolie” – (Kaxatola esaten genion guk hari, hori dendariak erregalatu egiten zuen, izaten zen, egurrezko holakoxe kaxa biribil bat, mehe-mehea, e? erregalua izaten zen eta, mehe-mehe-mehea, gorri-gorria, gozo-gozoa, eta prezintatuta etortzen zen hura, iltze txiki-txikiekin josita, eta gero, kaxatola hura, haren txirrinkolagaz, tirriiiin! erabiltzeko, txirrinkola)
