Entzun bai, entzun bai baye, amengo erreketan, e, arratoye pai oin be, ur arratoye” – (Entzun bai, entzun bai baina, hemengo erreketan, arratoiak bai orain ere, ur arratoia)

Ur arratoik, e, or aurrien eta birien be, gero a pe sagarra, sagarra egoten da an be ta, or aurrien, e, seladxek ganauek guk batze ittun lekuen, sagarra an, e, erreka eskiñan, sagar illarie da ta, sagarra jaten dau, e, asko, bueno sagarra estauenien beste seoser jan biko dau” – (Ur arratoiak, hor aurrean eta bidean ere, gero hark ere sagarra, sagarra egoten da han ere eta, hor aurrean, zelaiak ganaduak guk batzen ditugun lekuan, sagarra han, erreka bazterrean, sagar ilara dago eta, sagarra jaten du, asko, beno sagarra ez dagoenean beste zer edo zer jan beharko du)

Orrek len, e, jateko arrapetan sittuela esate ben ur arratoye” – (Horiek lehen, jateko harrapatzen zituztela esaten zuten ur arratoia)