Ba lenengos entzutot ointxe, sapaburutik urgerixuek urteten dabenik” – (Ba lehenengoz entzun dut oraintxe, zapaburutik ugaraxoak irteten duenik)

Orduen, e, amentxe euen, nos egon san, e, untxe dala urte bi ala iges, urte bi, esta? da gero galdu san, kantau be selan kanteta ban, ba len amen etxe aspidxen be asko egote sien, urgerixuek, d´orrek gero kanpora urteten dabe, motara ta olan serien da gero, iñor ukusi ero sertzen danien atzera ureta salto” – (Orduan, hementxe zegoen, noiz egon zen, oraintxe dela urte bi ala igez, urte bi, ezta? eta gero galdu zen, kantatu ere zelan kantatzen zuen, ba lehen hemen etxe azpian ere asko egoten ziren, ugaraxoak, eta horiek gero kanpora irteten dute, motara eta hola zerean eta gero, inor ikusi edo zertzen denean atzera uretara salto)